aurten 4garren aldiz Sagardo Eguna ospatuko dute Chillida Lekun. Bihar izango da, eguerdiko 12:00etatik 14:30etara eta herriko sagardogileen sagardo berria eta Iratitik ekarritako gazta dastatzeko aukera izango da. 18 urtetik gorako bisitariei ekitaldia gogoratzeko eta, bide batez sagardoa probatzeko, edalontzi bana emango diete. Hernaniarrek, Udalak Fundazioarekin duen hitzarmena medio, sarrerak prezio erdian lortu ditzakete, 4.25 euroan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!