Haurrentzako ‘Perez gure Sagutxo hori’ pelikula jarriko dute bihar Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 20a, 01:00

Haurrentzako Perez gure sagutxo hori pelikula jarriko dute bihar Astigarragan, Korrika kulturalaren barruan. Sarrera debalde izango da. Pelikula animaziozkoa da eta bertan neska baten istorioa kontatzen da. Hortza erortzen zaionean, gurasoek esaten diote Perez Sagutxoak txanpon bat utziko diola ordainetan. Esnatzerakoan ez du halakorik aurkituko eta gurasoei gertatutakoa kontatuko die. Gurasoak ez diote jaramonik egingo. Kezkatuta, bere lehengusuarekin batera abentura bati hasiera emango dio: Perez Sagutxoa aurkitzea. Bihar arratsaldeko 17:00etan, Astigarrako kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!