Aralar tabernako mus txapelketa hasiko da hemendik gutxira,
aurten 25garrena. Txapelketan izena emateko azkeneko eguna da gaur eta horretarako tabernara joan eta bikoteko 50 euro ordaindu behar dira. Honakoak izango dira sariak: aurreneko bikoteak, 2.000 euro, garaikurra, txapela eta oparia; bigarren bikoteak, 1.200 euro, garaikurra eta oparia; hirugarren bikoteak, 700 euro, garaikurra eta oparia; eta laugarren bikoteak, 500 euro, garaikurra eta oparia. Aurten 25garren urtea dela eta, partaide guztiek opari bat izango dute eta bikote irabazleez gain,
hurrengo 4 bikoteak gonbidatuta daude Nafarroako patxaran bodega batera
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!