Elizondora irteera apirilaren 3an

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 20a, 01:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak Elizondora joateko plana egin du apirilaren 3rako. Egun horretan, goizeko 09:00etan aterako dira Carrero taberna paretik. Goizeko 11:00etan hamaiketakoa egiteko asmoa dute: txorizo pintxoa, kafea eta etxeko bizkotxoa, zumoa, ardoa eta ura. Ondoren, Bertizko Jaurerria eta Elizondo bisitatuko dituzte. Eguerdiko 14:30etan, Baztan Hotelean bazkalduko dute, honako menua: txorizoa sagardotan, zainzuri pudinga bere saltsarekin, bertako barazki menestra, arkumea txilindron erara perretxiko koktelarekin, etxeko tarta izozkiarekin, Nafarroako ardoak, ura, kafea, patxaran txupitoa eta likoreak. Bazkalostean, bingoan ariko dira, opariekin, eta ondoren, dantzan ariko dira disko jartzaile eta animatzaile batekin. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da eta izena ematea martxoaren 25ean egin behar da, datorren asteazkenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!