Udan Saharako haurrak etxean hartzeko kanpaina martxan da

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 20a, 01:00

AZKEN urteetako bideari jarraituta, aurten ere Oporrak bakean programa jarri du martxan Hernaniko Udalak. Programa honen bidez Saharako haurrak, bi hilabetez etxean hartzeko aukera eskaintzen zaie familiei, eta haurrei errefuxiatu kanpamenduetatik kanpoko bizitza ezagutzeko aukera. Pro graman parte hartzeak suposatzen du Saharako haurrak uztaila eta abuztuan etxean hartzea. Aurtengo udan etxean Saharako haurren bat hartu nahi izanez gero, edo programaren inguruko informazio gehiago jasotzeko honako telefono eta helbide elektronikoak jarri dituzte eskura: 943 337017 edo 943 336802; irantzu-j@hernani.net edo marijo-m@hernani.net.

Kanpamenduetan jaio eta hazitako haurrak
Errefuxatu kanpamenduetatik etortzen diren haurrak 7-12 urte artekoak dira eta kanpamenduetan jaio eta hazi dira. Haurrek nahiz beren familiek oinarrizko beharrak izaten dituzte, hau da, janaria, osasuna eta hezkuntza. Udan 50 ºCra ere iristen diren tenperaturak jasan behar izaten dituzte, gainera. Oporrak bakean programaren helburua da haurrak zonalde gatazkatsuetatik urruntzea, eta beste toki eta baloreak ezagutzeko aukera ematea. Bi herrialdeen arteko loturak sendotzea eta haien arteko harremana sendotzea ere bada programaren helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!