GAZTETXOENTZAKO bola tiraldiak antolatu dituzte gaurtik aurrera, bola bultzatzeko asmoz. 10 urtetik gorako neska mutilei dago zuzendua, eta lehenengoa gaur izango da, Goiz Eguzkin, 11:00etatik 13:00etara. Gaurtik aurrera, astero izango dira: ona egiten duenean Goiz Eguzkin, eta txarra egiten duenean berriz, Floridan.
Helduek berriz, bihar izango dute tiraldia Altzan, Lehendakari sariko hirugarrena.
Dagoeneko bi tiraldi izan dira eta lider J. Goenaga dijoa 95 brilarekin. Aurreneko hernaniarrak M.Arrozpide eta J.Tapia izan dira 89 brilarekin. Joan den asteko tiraldian berriz, Luis Aizpiolea izan zen onena 48 brilarekin. M. Burugain eta J.Tapiak 45 brila bota zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!