Apirilaren 16ra arte izango da aukera kultur ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 20a, 01:00

hil honen hasieran berrikusi eta onartu dira kultur ekintzetarako diru laguntzak jasotzeko oinarriak. Astelehen honetan argitaratu dira oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta ordutik hilabeteko epea izango da eskariak egiteko, alegia, apirilaren 16an bukatuko da epea. Diru laguntzen oinarriak eta eskaerak egiteko orriak Biteri kultur etxean eskuratu daitezke, edo bestela www.hernani.net web orrialdean. Hernaniko Kronikan ere eman zen oinarrien berri, martxoaren 12ko alean.

46.000 euroko partida
2009ko Udal Aurrekontuetan 46.000 euroko diru partida dago gordea kultur ekintzak laguntzeko. Diru laguntza hauek emango dira mota honetako ekintzak egiteko: kultur erakundeek egindako argitalpen edo jaialdiak, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, liburutegi eta abarrekin zer ikusia duten ekintzetarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!