HERNANIK ezin izan zuen atzo, partidurik galdu ez duen Gernika mendean hartu. Hala ere, partidu oso borrokatua izan zen atzokoa eta etxekoek izan zuten aukera bizkaitarrei aurre hartzeko. Bigarren zatia bukatzeko 10 bat minutu falta zirenean markagailua 13-14an jarri zen eta Hernanik irabazteko aukerak ikusi zituen. Azken minutuetan Gernikak fuerte bultza zuen eta garaipena eraman zuen berarekin.
Hernanik entsegu bat eta bi zigor golperekin lortu zituen tantoak; eta Gernikak 3 entsegu egin zituen eta bi gauzatu.
Errugbi elkarteko arduradunek azaldutakoaren arabera, Hernanik azkeneko partiduetan baino hobeto jokatu zuen atzo. Kontuan hartu behar da normalean titular aritzen diren 6 jokalari bajan daudela eta hori asko nabaritu zen. Bestalde, Landaren duela gutxi hasi dira berriro ere entrenatzen eta horrek ekarri zuen modu ordenatuagoan jokatzea. Hala ere defentsan hainbat huts egite izan ziren, eta hortik etorri ziren Gernikaren 3 entseguak.
Hernaniri beste partidu bat falta zaio jokatzeko. Datorren larunbatean izango da Belenosen kontra, Avilesen (Asturias). Hernanik bigarren postuari eutsi nahio dio Igoera Fasea jokatzeko eta irabazteak lanak erraztuko dizkio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!