Ikusi-Makusi lehiaketa argitaratzen ari da igandero Hernaniko Kronikan. Azken txandako erantzunak ekartzeko epea gaur bukatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Horretarako, igandetan ateratzen den erantzunen orria bete eta Kronikako bulegora eraman behar dira (Larramendi 11, behea). Zozketa gaur egingo da, iluntzean. Irabazleari telefonoz jakinaraziko zaio. Igandeko Kronikan
argitaratuko da irabazlearen argazkia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!