Elizatxo Ikastolako Maider Perezek 2garren saria jaso zuen bere idazlanarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 19a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa bat antolatu du, neska-mutilak generoa eta rolen inguruko hausnarketa egitera animatzeko. Elizatxo ikastolan, 6garren mailan dabilen Maider Perez Arzakek bigarren saria jaso zuen Emakumeen bizitza hobetu al da? idazlanarekin. Saria martxoaren 13an jaso zuen Iñaki Galdosen eskutik, Foru Aldundian egindako ekitaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!