txotx denboraldiko ekitaldien barruan sagardoaren inguruko hiru hitzaldi antolatu dituzte, martxoa eta apirila bitartean izango direnak, Biteri kultur etxean.
Lehenengo hitzaldia hilaren 26an izango da, osteguna, eta gaia izango da Sagardoaren historiaren istorioak. Hizlaria Jakoba Errekondo usulbildarra izango da, besteak beste, Euskal Herriko sagardoa liburua idatzi duena. Hitzaldia martxoaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Bigarren hitzaldia apirilaren 2an izango da, sagardoaren historiaren ingurukoa. Hitzaldiaren gaia da Historia de la sidra: desde la prehistoria hasta nuestros dias. Hizlari lanetan Antxon Agirre Sorondo idazle eta antropologo ezaguna arituko da, hainbat liburu idatzitakoa, horien artean Sagardoa izenekoa. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da , Biterin.
Azken hitzaldia Aste Santuaren ondoren izango da, apirilaren 23an. Hitzaldiaren gaia izango da Sagardoaren hiztegia. Ondare inmateriala: Euskal nortasunaren funtsa. Hizlari arituko dira Joxe Miel Astarbe Sagardoaren hiztegia liburuaren egilea eta Urkiri Salaberria, Sagardoetxea Museoko Hezkuntza eta Ondasun sailekoa. Biterin, 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!