Xabier Legarreta Nafarroako Txapelketako finalean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 19a, 01:00

Xabier Legarreta Nafarroako Txapelketako finalerako sailkatu da. Finala larunbatean izango da Elizondon. Aranoarrarekin batean izango dira Xabier Silveira, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma, Julen Zelaieta, Jon Barberena eta Ander Fuertes ‘Itturri’. Finala 17:00etan hasiko da, Elizondoko Lur aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!