HERNANIk lider dijoan Gernika hartuko du gaur eguerdian Landaren. Partidu gogorra espero dute hernaniarrek, Gernika itxuraz talde garaitezina baita. Bizkaitarrek orain artean jokatutako 12 partiduak irabazi dituzte eta bigarren postuan dijoan Hernani baino 11 puntu gehiagorekin. Gauzak horrela, etxekoak dena ematera atera beharko dute zelaira eta hutsik egin gabe aurrera egin. Afizioaren babesa ere beharko dute halako erronkari aurre egiteko. Hori dela eta, herritarrak deitu dituzte gaur Landarera joateko. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Larunbatean jubenilek jokatuko dute Landaren Bera Beraren kontra, 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!