Txanobarragorro an-tzezlana Villabonan izango da gaur. Herrian hainbat emanaldi egin ondoren, emanaldi batzuk egiteko deitu diete, eta gaur izango dute aurrenekoa, Villabonan, Gurea antzokian. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai izango dira aldez aurretik, takilan.
Beste hainbat emanaldi
Ekaina bitartean emanaldi gehiago egitea ere badute aurreikusita: martxoaren 28an Usurbilen, apirilaren 3an Gernikan, apirilaren 17an Aulestian, apirilaren 25ean Oiartzunen, maiatzaren 22an Zumaian, eta ekainaren 19an Bergaran.