Hernani-Gernika partidu haundia jokatuko da bihar Landaren

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 18a, 01:00

HERNANIK, ohorezko B mailan, partidu garrantzitsua jokatuko du bihar Landaren. Partidu interesgarria ere izango da; Gernika lider dijoa eta talde oso sendoa da. Hernani bigarren dijoa sailkapenean, 11 puntu atzetik. Gernika talde garaitezina denaren mitoa hausten saiatuko dira hernaniarrak, eta bidez batez, bigarren postuari eusten saiatuko dira, igoera fasea jokatu ahal izateko. Guzti honi aurre egiteko afizioaren babesa behar beharrezkoa izango dute eta zaletuei dei egin diete Landarera gerturatzeko. Bihar, eguerdiko 12:00etan hasiko da partidua.

Ordenagailuak eta edariak lapurtu dituzte
Landaren Bestalde, igande gauean Landaren lapurrak sartu ziren. Hiru ordenagailu berri eraman zituzten eta baita zenbait edari ere. Atea ere puskatu zuten eta uste dute terrazatik sartu zirela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!