Korrika girotzeko eta korrikaren alde dirua biltzeko bigarren eskuko azoka antolatu zuten larunbatean Aranon. Arratsalde partean jostailuak, liburuak, altzariak, arropa eta bestelakoak bildu eta mahaietan jarri zituzten. Gerturatutakoak animatu ziren gangaren bat edo beste erostera. Afariarekin borobildu zuten arratsalde pasa ederra. (Argazkia: J. Legarreta).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!