Ekintza ugari egingo dituzte aurten ere, hondakinekin zer egiten dugun aztertu eta konpromezuak hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 17a, 01:00

AZKEN kasturteetan bezala ingurugiroa, hondakinak eta kontsumoarekin zer ikusia duten gaiak ari dira lantzen Lehen Hezkuntzako herriko ikastetxe guztiak. Ikasturte honetan guztirta 1.133 ikasle ari dira gai hauek lantzen, eta irteerak ere ari dira egiten gai hauek modu praktikoan lantzeko. Martxoa eta apirilean zehar, esaterako, Kristina-Enean dagoen Ingurumen Baliabideen Etxera egingo dituzte bisitak. Bestalde, San Markos Mankomunitateak Urnietan duen sailkatze plantan izan dira dagoeneko eta San Markos Mankomunitateko adituak ikastetxeetara joan dira kontsumo tailerrak ematera. Horrez gain, Hernanin dagoen Berakorte baserrira joateko asmoa ere badute, bertan ekoizten diren produktuak ezagutzera. Urumea ibaietako ertzak ere bisitatuko dituzte martxoan. Ikastetxean bertan ere beste hainbat ekintza egitea aurreikusi dute: haimaiketakoak zerekin biltzen dituzten aztertuko dute, eskolako jolas gunearen egoera aztertuko dute eta jostailuak eta norbere etxeko martxa ere bai. Galdetegi bat osatu eta kalera ateratzeko asmoa ere badute, jendeari hondakinei buruzko galderak egiteko eta herriko zakarrontziak aztertzeko. Txikienek, 6-11 urteko ikasleek, ipuinen bidez landuko dute hondakinen gaia, zehazki, sortzen diren hondakinekin zer egiten den aztertuko dute.

Konpromezuak eta eskariak
Aurreikusitako ekintza plana egin ondoren, ikasturtean zehar ateratako ondorioak ikusi eta konpromezuak hartuko dituzte ikasleek. Horrez gain, herrian zehar ikusitako gabeziak zerrendatu eta proposamenak luzatuko dizkiote Udalari, ikasturte bukaeran Alkatearekin batean egingo den ekitaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!