Herriko gimnastek emaitza onak lortu dituzte eskolarteko eta amateur mailako txapelketetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 17a, 01:00

HERRIKO gimnastak atzera eta aurrera dabiltza azkenaldian. Igandean Astigarragan izan ziren, A mailako Eskolarteko Txapelketako bigarren jardunaldian. Infantil mailako taldeak 5garren postua lortu zuen uztaiekin; eta infantil mailan eta banaka, Maider de Las Herasek 4garren postua lortu zuen eta Ane Maciciorrek 7garren postua. Federatutako amateur mailako txapelketa ere jokatu zen. Bertan Hernaniko jubenil taldeak 2garren postua lortu zuen, uztai eta pelotekin. Jubenil mailan, zintarekin, Lara Permanek bigarren postua eskuratu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!