HERNANIKO musikariak onenen artean dabiltzala erakutsi zuten igandean, Elgoibarko Herria musika taldeen lehiaketan. Zortzigarren urtea da lehiaketa egiten dutela eta Hernaniko musikariez gain, Irun, Zumaia, Errenteria, Zestoa eta Legazpiko muskariek ere jaso zituzten sariak. Hala ere, Hernaniko Musika Eskola izan zen sari gehien jaso zituena, lehiaketako hiru kategoriatan jaso baizituen sariak, eta bi kategoriatan aurreneko saria lortu zuen, gainera.
Sariak kategoria guztietan
14 urte arteko kategorian Hernaniko Musika Eskolako Leoka taldeak irabazi zuen; eta Strike up the band piezarekin harrituta utzi zituzten bai ikusle eta bai epaileak. Kategoria berean, Koxkorri taldeak epaileen sari berezia lortu zuen.
18 urte arteko kategorian ere hernaniarrez osatutako Saxoka taldeak irabazi zuen. Piazzolaren musikarekin eta Joe Cubaren Bang Bang abestiarekin irabaztea merezi zutela erakutsi baizuten.
22 urte arteko kategorian Hernasax taldeak bigarren saria eskuratu zuen. Kategoria honetan Irungo Perkusax taldeak irabazi zuen.
Bestalde, Roberto Pacheco saxojoleak eta Hernaniko Musika Eskolako irakasleak abestien moldaketa onenen saria jaso zuen.
Azken urteetan sari ugari
Hernaniko taldeek azken hiru urteetan hartu dute parte Elgoibarko Herria txapelketan. Kategoriak kontuan hartuta, jaso zitzaketen 9 sarietatik 7 hernaniarrentzat izan dira. Ikasle bai irakasleak pozik daude lortutako emaitza eta mailarekin. Gainera, horrelako sariak motibagarriak izaten dira bai ikasle eta gurasoentzako, lanean eta ahalegina egiten jarraitzeko.