HERNANIK berdindu egin zuen atzo, 2-2 Euskaldunaren kontra, tira bira haundiko partiduan. Partidu nahiko zakarra izan zen, erritmorik gabekoa. Hernani eta Euskaldunaren arteko partidua derby modukoa izaten da jokalarientzat, eta atzokoan hori nabaritu egin zen zelaian. Txuri berdeak ez ziren gai izan zeukaten guztia eman eta erakusteko. Partidua galtzen hasi ziren, 0-1 eta atsedenaldirako minutu gutxi falta zirela, berdinketaren gola sartu zuen Portillok. Bigarren zatian aukera gehiago izan zituzten, eta hernaniarren jokaldi on baten ondorioz Alkortak sartu zuen bigarren gola. Partidua amaitzear zela ordea, Euskaldunak berdinketaren gola sartu zuen. Atzokoarekin Hernanik 10 partidu daramazki jarraian galdu gabe.
Lidertza galdu
Hala ere, berdinketaren ondorioz Hernanik lidertza galdu zuen atzo, Aretxabaletak (2garrenak) irabazi egin baitzuen. Dena dela, datorren asteburuan Aretxabaleta lider berriaren kontra dute partidua, eta irabaziz gero, lidertza eskuratuko dute berriz ere.