DATOZEN hilbateetarako hainbat ikastaro antolatu ditu Hernani Instituak. Guztira lau programa antolatu ditu, eta horien barruan behar ezberdinetarako hainbat ikastaro.
Hobetuz programaren barruan hiru ikastaro izango dira, 30 eta 40 ordu bitartekoak. Ikasle kopurua nahiko betea dago. Langabetuentzako bi ikastaro antolatu ditu, astelehenetik ostegunera izango direnak. Nazaret-Kutxa programaren barruan Makilajea eta azalaren zainketa ikastaroa antolatu du, eta euskaraz eta erdaraz egiteko aukera izango da. Azkenik, Osalan programaren barruan Arrisku lanerako prebentziozko ikastaroa antolatu du. Hau egun batekoa izango da eta hilabetero emango da.
HOBETUZ (izen ematea eskolan edo www.hernanibhi.com)
- Domotikako korronte eramaileak Martxoak 17 - 30 ordu. Itxaron listarako
- Automatismo neumatikoak Apirilak 22 - 40 ordu. Leku bat
- Automatismo hidraulikoak Maiatzak 18 - 36 ordu. Itxaron listarako
- CAD-eko Erremintak Martxoak 23 Astl.- Ost 16:00-20:00 - 120 ordu.
- CNC tornu eta fresagailuak Astl.- Ost 15:30-20:30 - 100 ordu. Nahiko betea dago
- Makilajea eta azalaren zainketa Martxoak 4 (erd) Asteazkenetan 18:30etan
- Makilajea eta azalaren zainketa Apirilak 27 (eusk) Astelehenetan 18:30etan
- Arrisku lanetan prebentzioa Hilabetero azken ostiraletan. 8 (egun batekoa)