Azken aldiko bolada onari jarraituta, Yone Boutiquek beste garaipen bat lortu zuen larunbatean Lezoko Allerruren kontra, eta lider jarraitzen du sailkapenean. Partiduko lehen zatia ezin hobeto hasi zuten hernaniarrek 0-2ko aldearekin, baina denbora bukatzear zela, Allerruk lehen gola sartu zuen. Bigarren zatian Lezokoek berdinketa lortu zuten, eta horrek hernaniarren erreakzioa ekarri zuen. Hortik aurrera, Yone Boutiquek aurrera begira jokatu zuen eta erabakiorrak izan ziren bi golak sartu zituen; azken emaitza 2-4koa izan zen. Golak sartu zituzten jokalariak honakoak izan ziren: Paco (1), David (2), eta Rober (1). Hurrengo partidua asteartean jokatuko dute, kiroldegian, Legorretako Bilkoin taldearen kontra, 20:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!