Ostegunera arte izango da aukera paperak entregatzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 17a, 01:00

Hernaniko Kronikan igandero-igandero Ikusi Makusi lehiaketan parte hartzeko aukera izaten da. Azken txandako erantzunak entregatzeko azken eguna etzi izango da, osteguna. Horretarako azken igandeetako erantzunekin orria bete eta Kronikara ekarri behar dira, 18:00ak baino lehen. Zozketa ostegunean 20:00ak aldera egingo da. Irabazlearen berri igandeko Kronikan emango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!