Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta honen bueltan hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Molestias Clowniacas antzezlana da horietako bat, eta asteartean ikusteko aukera izango da Biterin. Antzezlana Virginia Imazek aurkezten du, eta bertan kontatzen da Pauxa izeneko pailazo batek anbulategiko kolan bizitako esperientzia. Antzezleak, umorea erabiliz, ikusleak konplize bezala hartzen dituen antzezlana da. Etzi, Biterin, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!