Hernaniko Haritza musika taldeak bere 30 urteak ospatu zituen.

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 15a, 01:00

Martxoaren 7an Hernaniko Haritza musika taldeak 30 urte bete zituen. Urte guzti horietan, Euskal Herriko hainbat herritako festak girotu dituen taldea izan da, eta ospatzeko Sansonategi jatetxean bildu ziren ibilbide luze honetan taldea osatu duten ia kide guztiak. Taldearen nolabaiteko despedida ere izan zen bazkari hori. Musikari eta teknikoen arten 25 lagun bildu ziren, eta horietatik askok musikarekin lotura zuzena izaten jarraitzen dute, beste hainbat proiektutan. Argazkian, taldearen sortzaile izan ziren hiru lagun ageri dira: Jabier Oskoz (zutik ezkerraldean), Peio Oiarzabal (behean ezkerraldean) eta Santi Hernandez (behean eskubitik hasi eta bigarrena). Argazkian baita ere ageri dira taldekide izan diren Miguel Angel Migliaccio, Eduardo Sanpietro, Joserra Senperena eta Pablo Lusarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!