Dezente izan ziren atzo, goiz eta arratsalde, Hernaniko Merkealdi Azokara azaldu zirenak, eta batek baino gehiagok sartu zuen bueltan etxera handik ateratakoa baino zerbait gehiago: batez ere erropa, azokako arduradunek Kronikari esan ziotenez. Baina saldu, denek saldu zuten nahiko poliki.
Hernaniko 16 denda
Udaberri-udako garaia hastera dijoa, eta dendan sobratutako generoa ateratzeko aprobetxatu zuten atzoko azoka Hernaniko dendariek. Urtean bi garaitan egiten da azoka hau Hernanin, eta atzokoa 5garrena zen.
Aukera ederra zegoen atzo Atsegindegin erosketak egiteko. Hernaniko 16 dendarik jarri zuten postua, eta denek ere ondo saldu zuten, arduradunek esandakoaren arabera.
Udazkeneko azokak bezainbesteko arrakasta
Gehien gehiena erropa kontua saldu zen; batik bat txamarrak, galtzak eta oinetako deportiboak. Gainerakoek ere saldu zuten, eta orokorrean oso gustora gelditu ziren dendari guztiak. Arduradunek adierazitakoaren arabera, urteko bi merkealdi azokak arrakasta hartzen ari dira, eta irailekoak bezala, atzoak ere jende asko mugitu zuen.