Izendatze ekitaldia eguerdiko 13:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak lau kide berri izendatuko ditu gaur eguerdian, sagardoaren defentsan lan egiteko. Omenduak honakoak izango dira: Juanjo Uria, Hernaniko Alkate izandakoa eta bertsogintzan lan haundia egindakoa; Axen Jimenez, sukaldaria; Angel Alvarez, Nafarroako sagardogilea; eta Lucio Urtubia, anarkista.
Eguna Xalaparta elkarteanhasiko dute kofrade eta gonbidatuei egingo dioten ongi etorriarekin. Ondoren, Hernaniko Musika Banda aurretik dutela Biteriko izendatze ekitaldira abiatuko dira, 13:00etan. Ekitaldiaren aurretik aurreskua eta Ozenki abesbatzaren emanaldia izango da. Azkenik, Larre Gain Sagardotegira joango dira bazkaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!