Perez sagutxoa 2 marrazki bizidunak izango dira gaur Biterin. Andrés G. Shaer Argentinarra da zuzendaria eta bertan kontantzen da, Lucas izeneko zortzi urteko mutiko batek duen jakinmina Perez sagutxoaren inguruan. Lucasek jakin nahi du sagutxoak nola aldatzen dituen hortzak txanpon batengatik, inor konturatu gabe. Saiakera horretan, gauzak okertu egiten dira eta sagutxoa enpresario batek bahitzen du. Gaur, 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!