Lezoko Allerruren kontra jokatuko du gaur Yone Boutiquek

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 14a, 01:00

Yone Boutique areto futbol taldeak gaur jokatuko du, Lezon, 18:45etan Allerru taldearen kontra. Lezoarrak 4garren dira sailkapen nagusian eta joaneko partiduan, 6-8 irabazi zioten Yone Boutiqueri. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «ez da partidu erraza izango eta hasiera hasieratik kontzentratuta egon beharko dugu, joaneko partiduan izan genituen akats berdinak ez egiteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!