finalERDIETAKO azken partidua jokatuko dute gaur arratsaldean Donostiako Atano III pelotalekuan. Ez da nolanahiko partidua izango, aurrez aurre izango baitira egungo txapeldunak diren Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal alde batetik, eta Oinatz Bengoetxea eta Ruben Beloki bestetik. Bi bikoteek finalerdietan jokatu diren bi partiduetatik bat irabazi dute. Beraz, gaurko norgehiagokan garaipena eskuratzen duena, final haundian izango da. Partidua gaur arratsaldean izango da, jaialdiko bigarrena.
Finala hilaren 28an
Final haundia Atano IIIa pelotalekuan jokatuko da, dagoeneko sailkatuta dauden Mtnz. de Irujo eta Goñi IIIaren kontra.