VI. Berria txapelketa dagoeneko final laurdenetan da. Txapelketa honetan afizionatu mailan dauden 24 talderik onenak hartu dute parte, eta hernaniarrak final zortzirenetako partiduan Usurbil kanporatu zuten. Final laurdenetako partidua gaur arratsaldean jokatuko dute, kiroldegiko frontoian Irurtzunen kontra. Ez da partidu erraza izango hernaniarrentzat, txapelketako 4garren edizioan ere hori izan baitzen finaleko partidua, eta nafarrak irabazi zuten. Beraz, Hernanik gaur garaipena lortzen badu, txapelketa honetako lau talde onenen artean dagoela erakutsiko du.
Frontoira partiduak ikustera joateko deialdia
Pelota elkartetik adierazi dute, gaurko partidua denboraldian jokatuko den garrantzitsuenetakoa dela, beraz herriko pelotariak ikustera joateko deia luzatzen dute.