Hernanik lider egingo dio aurre bihar Euskaldunari, Gorengoen mailan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 14a, 01:00

Hernanik Euskaldunaren kontra jokatuko du Harane zelaian, Usurbilen (Zubipek itxita jarraitzen du), arratsaldeko 16:30etan. Txuri Berdeek lider jarraitzen dute Aretxabaletarekin berdinduta. Azken partiduetan oso joko ona ari dira erakusten, defentsan sendo dabiltza, eta golak sartzeko dituzten aukerak ondo aprobetxatu dituzte. Euskalduna berriz, 13garren da sailkapenean. Ez da andoaindarren denboraldia izaten ari, jokatu dituzten 24 partiduetatik 6 besterik ez baituzte irabazi. Gaur irabaziz gero, lidertzari eutsiko die hernaniarrek.

Emakumezkoen ligan, Hernani-Beti Gazte
Emakumezkoen ligan, Hernanik igoera faseko partiduekin jarraitzen du. Bihar jokatuko dute 8garren partidua Lesakako Beti Gazte taldearen aurka. Txuri berdeek igoera fasea trakets samar hasi zuten arren, dagoeneko laugarren dijoaz sailkapenean partidu bat gutxiagorekin; 12 puntu dituzte, 2garren eta 3garrenak baino 2 puntu gutxiago. Beti Gazte taldea berriz azkenekoa da sailkapenean, beraz, Hernanik aukera bikaina izango du bihar garaipenaren bidetik jarraitzeko. Partidua Rezolan izango da, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!