HERNANI Berria Txapelketatik kanpo geratu zen atzo, Irurtzunen kontra jokatutako 3 partiduetatik 2 galduta.
Lujanbio-Murgiondo 7; Idiote II-Beraza 22
Kadete mailan, Lujanbio eta Murgiondok urduri hasi zuten partidua. Aurrean maila haundiko bikotea zuten, eta txapelketa haundietan jokatzeko esperientzia falta nabaritu zitzaien.
Arrieta-Azpitarte 12;
Ansotegi-Zabaleta 22
Jubeniletan, nafarrak hiru mailetan duten bikoterik sendoena dutela agerian geratu zen atzokoan. Hala ere, hernaniarrak ez ziren kikildu, eta aurre egin zieten partidu osoan zehar. Partidu ona jokatu zuten, nahiz eta azkenean Irurtzunek 12-22 irabazi zuen.
Esnal-Gorrotxategi 22/
Ollo-Otxotorena 18
Seniorrek berriz ez zuten hutsik egin. Atzokoan agerian geratu zen egun senior mailan dagoen bikoterik sendoenetarikoa dela hernanikoa. Egiten ari diren denboraldi ezin hobearen adibidea izan zen atzoko partidua. Aurrean oso bikote indartsua zuten arren, 22-18 irabazi zuten. Denboraldi honetan jokatu dituzten partiduetatik bakarra galdu dute.
Datorren astean finalerdietako partiduak jokatuko dira Hernanin, Irurtzun eta Zazpi Iturriren artean.