Datorren astean Zugarramurdira irteera

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 01:00

Gazte Asanbladak Zugarramurdira irteera antolatu du datorren asteko larunbaterako, hilak 21. Goizeko 10:00etan aterako dira Hernanitik, eta hara iritsi bezain laister museoa ezagutuko dute. Bazkaldu eta gero berriz, kobazuloak ikustera joango dira, eta handik Hendaiara, Gazte Eguna ospatuko baitute bertan. Nahi duenak gaueko 22:00etan itzultzeko autobusa izango du. Joan nahi izanez gero, izena lehenbailehen eman behar da Garinen, 10 euroren truke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!