Mari Lojo eta Idoia Sorozabal dira otsaileko saridunak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 01:00

BERRERABILTZEKO poltsen kanpaina jarri zuten martxan Udalak eta herriko hainbat dendarik, eta hori saritzeko bigarren zozketa egin zuten otsaila bukaeran. Bigarren zozketa honetan urtarrilean jaso ez zen lotea eta 100 euroko bonoa zozketatu ziren, azken hau kanpainan parte hartu duten dendetan gastatzeko.

59.440a Mari Lojorentzat
Otsaileko zozketan ateratako zenbakietako bat 59.440a izan zen, Portu auzoko Elizondo janari dendan saldua. Saritua Mari Lojo Rey izan da, eta urtarrilean jaso ez zen produktuz betetako lotea irabazi du.

49.145a Idoia Sorozabalentzat
Zozketan ateratako beste zenbakia 49.145a izan zen, Iñigo Diez janari dendan saldua. Saritua Idoia Sorozabal izan da eta 100 euroko bonoa irabazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!