Mugikortasuna eta hondakinak aztergai bihar Topagune Berdean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 01:00

topagune Berdea, ingurumenarekin zerikusia duten gaien inguruan Hernaniko herritarren parte hartzea bultzatu nahi duen egitasmoak, bihar ekingo die berriz bilerak egiteari, gero eta gai zehatzagoen inguruan: hondakinen kudeaketa eta mugikortasuna.

Hondakinak eta mugikortasuna
Azaroan hasi ziren bilerak eta ordutik hona helburuak fintzen joan dira. Bi gai aukeratu zituzten proposatutakoen artean, hondakinak eta mugikortasuna, eta bi lantalde sortzea erabaki zuten. Biharko bileran asmoak eta egutegia zehazten saiatuko dira. Hilabetean behin bilera bat egiteko asmoa dute, eta besteak beste, Udalak gai horien inguruan dituen asmoak azalduko dira, eta gai horietan aditua den jendea ekarriko dute.

Deialdi irekia
Bilerak irekiak dira eta motibatuta dagoen edozein herritarrek parte hartu dezake. Aurreko bileretan 20-45 lagun bitarte bildu ziren. Bilera 10:00etan izango da, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!