Kartel lehiaketa martxan da San Joan jaiak iragartzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 14a, 01:00

San Joanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak, eta apirilaren 17ra arte izango da lanak aurkezteko epea. Nahi duenak parte hartu dezake kartel lehiaketan, eta irabazten duen kartela izango da 2009ko San Joanetan erabiliko dutena. Irabazleak, gainera, 600 euroko saria irabaziko du.

´San Joan jaiak. Hernani 2009`
Urtero bezala, lanak aurkezteko baldintza batzuk bete behar dira, adibidez, kartelaren testuak honakoa behar du: San Joan jaiak. Hernani 2009. Jatorrizko lanek neurri hauek beharko dituzte: 32cm zabal eta 48cm altu; eta ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, edozein koloretan eta edozein modalitate artistikotan. Lanak Biterira eraman behar dira, apirilaren 17a baino lehen, 18:00etatik 20:00ak bitartean. Emaitza maiatzaren 11 baino lehen jakingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!