Sebastopoleko Titiriteroak bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 01:00

Hilaren 28an pasako da Korrika Hernanitik. AEK-k eta laguntzaileek ekintza mordoska antolatu dituzte Korrikaren bueltan. Bihar, larunbata, Sebastopoleko Titiriteroen emanaldia izango da Tilosetan, 18:00etan.

Igandean mendi martxa
Igandean mendi martxa egingo dute Aranora, bertan bazkaltzeko asmoarekin. Komeni da aldez aurretik izena ematea. Aurtengo berrikuntza Haur Korrika da, haurtzaindegietan ere, Korrika txikitxo bat egiteko asmoa baitute. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lemapean omenaldia egin nahi die Korrikak euskararen unibertsoa ezagutu eta euskaraz bizitzea aukeratu dutenei.

Martxoak 14, Sebastopoleko Titiriteroak. Tilosetan, 18:00etan.
Martxoak 15, Mendi irteera Aranora. (Izena emateko AEK euskaltegitik pasa, Larramendi kaletik).
Martxoak 18, Asier Serrano: Hoteleko kontu eta kantuak. Kixkalen, 20:00etan.
Martxoak 23, Korrikako dokumentala. Biterin, 19:30etan.
Martxoak 27, Haur Korrika, 10:00etan. Korrika Gaztea, 11:30etan. Korrika Txikia, 15:00etan. Ondoren, txokolate jatea eta dantza, plazan.
Martxoak 28, Korrika Eguna. Bizikleta martxa, 11:00etan. Herri bazkaria, 14:30etan, Tilosetan. TTarla dantza taldea, 17:30etan. Arabako txistulariak, 19:30etan. Korrikari harrera, 21:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!