Iritzia: Igogailua bai ala ez?

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 12a, 01:00

Hernaniko udaletxean sarritan izaten dituzte ideia zoragarriak herriko biztanleei erraztasunak emateko. Oraingo honetan, tren geltokiaren ondoan igogailu bat jartzeko ideia izan dute. Nire ustez ez dago igogailuaren eraikuntza beharrik. Hasteko, ingurunea asko kaltetuko lukeela iruditzen zait, igogailua eraiki nahi duten tokian zuhaitz ugari baitago eta hura eraikitzea, zuhaitzak kentzea izango delako. Bestalde, zailtasunak dituztenentzat ongi dagoela iruditzen zait, beraiei gauzak asko erraztuko baitizkie. Baina, igogailua baino zerbait merkeagoa den beste irtenbide bat ere bilatu daiteke. Gainera esan beharra dago, igogailua jarri nahi duten inguruetan jende asko ibiltzen dela, bai jende heldua paseatzen eta baita jende gazte ugari ere. Inguru hartan taberna dezente daudenez, gazteak dira gehien ibiltzen direnak eta gainera gauez. Gaur egungo garai hauetan gazteak maiz ikusten dira kalean gauza publikoak puskatzen, denbora pasa bat izango balitz bezala. Azken inkesta publiko batek dioenez, gazteen %9-ak altzari publikoak puskatzeagatik delituak ditu. Datu hau kontuan hartuta ondorioztatzekoa da igogailua ere ez dutela bakean utziko hura ere hautsi arte. Bukatzeko, esan beharra dut lana eta dirua aurreztuko direla, gaur egun oso entzuna den krisi ekonomikoari aurre hartzeko modu bat izan daitekeelarik, gainera denak igogailu gabe moldatu gaitezkeela uste dut gaur egun arte hala moldatu baikara.

I.Ansorena. DBH 2 Langile Ikastola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!