KATTALIN PEREZ - KAZETARITZA IKASLEA «Egia esateko, albiste bat ematea ez da gehien mugitzen nauena, iritziak gehiago erakartzen nau»

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 12a, 01:00

Zergatik aukeratu zenuen kazetaritza? Zure lehen aukera izan al zen?
Kazetaritza ez zen nire lehenengo aukera izan. Zientzietatik hasi nintzen, eta batxilergoan, osasun zientifikoa egin nuen... mila gauza egin behar nituen; ontología, geobiologia... baina gero, nirea letrak zirela konturatu nintzen. Eta pixka bat tanteatu ondoren, kazetaritza aukeratu nuen.

Noiz eta non hasi zinen kazetaritza ikasten?
Bilbon, Leioan hasi eta han jarraitzen dut.

Prentsa idatzia, ahozkoa... zein da gehien gustatzen zaizuna?

Nahiz eta bere anonimotasuna eta espontaneitateagatik irratia gustatu, prentsa idatzia dut gogokoen.

Kazetaritza zer da, maskulinoa ala femeninoa?
Kazetaritzan gehiengoak gizonezkoak dira, ikasleak gehienak emakumezkoak badira ere.

Albiste bat ematerakoan, zein gai duzu gustokoen?
Albiste bat ematerakoan, kultura dut gustokoen, nahiz eta nazio arteko politika interesgarriena izan, zeresan handia ematen duelako. Hala ere, gehien mugitzen nauena iritzia ematea da.

Pixu konpartitu batean bizi al zara?
Lehenengo urtetik egon naiz pixukideekin, urteetan zehar aldatzen joan direnak eta, oso ondo egia esan. Gogorra da, azkenean, dana zuk egin behar baituzu, baina gero satizfazio handiak ere ematen dizkizu.

Zer egiten duzu denbora librean?
Sekulako aukera dago Bilbon: antzerkiak, kontzertuak, museoak, hitzaldiak... bestela, poteak hartzera joaten gara.

Zer diozu prentsa arrosari buruz?
Horri prentsa deitzea ere... Batetik, prentsa arrosean lan egiteko ez da beharrezkoa kazetaritza ikastea. Izan ere kazetariak direla esaten duten gehienak ez dira kazetariak. Bestetik, kalitatea eta estiloa direla eta, gaur egun ez nuke bertan lan egingo; baina argi dago saltzen den prentsa dela, beraz zer edo zer izango du.

Eguraldia emateko ikasketa berezirik eduki behar al da?
Uste dut klimatologoa izan behar zarela. Agian kazetaritza titulua dute, baina klimatologian espezializatua izan behar da.

Elkarrizketarik egin al duzu noizbait?
Bai, egin izan ditut batzuk, baina ez lanerako, unibertsitaterako baizik.

Zein izan da gogoragarriena?
Egia esan, inor berezirik ez. Normalean gauza berezietan sartuta dauden lagunei; musikariei, kolektibotan dabiltzanei...

Nolakoa zen ikastolen artean idazten zen `kronika` DBH-n zinenean? Parte hartu al zenuen?
Ni DBH-n nengoenean hasi ginen ikasleak kronikan parte hartzen. Baina nik ez nuen parte hartu. Orain zuei esker lortu dut.

DBH 3 Langile Ikastola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!