Urteroko moduan, Aralar tabernan mus txapelketa antolatu dute. Gainera aurten 25garren urtea dela kontuan izanda, sari bereziak izango dira. 1go bikoteak 2.000 euro, garaikurra, txapela eta oparia jasoko ditu; 2garren bikoteak 1.200 euro, garaikurra eta oparia irabaziko ditu; 3garren bikoteak 700 euro, garaikurra eta oparia; eta azkenik, 4garren bikoteak 500 euro, garaikurra eta oparia irabaziko ditu. Honetaz gain, hurrengo lau bikoteek Nafarroako Patxaran Bodega baterako gonbitea jasoko dute, eta parte hartuko duten bikote guztiek opari bat izango dute. Izena hilaren 20a baino lehen eman behar da, eta 50 euro ordaindu behar dira bikoteko. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!