Badira jada urte asko gizakia izaki zibilizatu bihurtu zela hitzari eta idazkerari esker. Horrela, animaliak izateari utzi eta pertsona bilakatu ginen. Baina, zer gertatzen da gaur egungo gizartean? Zergatik ez da hitza izeneko elementu liluragarri hori erabiltzen? Zergatik ematen du zaplaztekoz edo irainen bitartez bakarrik ulertzen garela?
Hausnarketa hauen adibide argi bat eskoletan aurki dezakegu, non ume eta nerabeek lagunak egiten eta beraiek bezalakoekin elkarbizitzen ikasten duten. Baina ikastola samurtasunez gogoratuko duzun aldi ederra izan daiteke, edota zoritxarrez, berriro bizitzen saiatuko ez zaren infernua..
Bullying-az hitz egiten ari naiz, umeen eta nerabeen artean modan jarri dela ematen duen kontzeptu bat. Bullying-a, fisikoa nahiz psikologikoa den tratu txarra, egunetik egunera geroz eta gehiago ematen da gure inguruan, eta ez dirudi irtenbiderik duenik, izan ere `umeen gauzak dira...` edo `hazten eta indartsuago egiten laguntzen die` edo `bortizkeriari, bortizkeriarekin erantzun behar zaio` gero eta gehiago entzuten baititugu gure inguruan.
Gizarteak konponbide bat aurkitu behar du, eta pertsonalki, indarkeriari aurre egiteko neurririk hoberena, bere aurkariari aurre egitea dela deritzot: hitzarekin.
Borrokan, irakasle, lagun eta gurasoak, borrokatuko dute muturrekoak eta irainak erabiltzen dituztenen aurka.
Bullyinga da nahita eginda errepikatzen den tratu txar fisikoa, hitzezkoa, psikologikoa, emozionala, sexual edo/eta ez pertsonala, sistematikoa eta jarraitua, non botere desoreka bat dagoen eta gainera erasotzaileak sufriarazten ikasi eta horrekin gozatzen duen. Honek ezin du batere ona izan; batez ere salaketa gaizki ikusita dagoen gizarte batean eta isiltasunaren legearekin ekintza ikusten dutenak babesten direnean. Ikara edo biktima bihurtzeko beldurragatik, uztasunagatik, pasotismoagatik eta berekoikeriagatik, torturak bere bidea jarraitzen du, erreka batek egiten duen moduan uharka batek geldituko ez balu, tragikoki bere buruaz beste egitera iritsi daitekeelarik ere.
Normalean pertsona talde batek nahi duena egiten du beste batekin, horrela pertsona hori gutxiagotuz, irainduz...
Erasotzailea pertsona ezaguna edo ospetsua izan ohi da taldean, autokontrolerako zailtasun handiekin, bulkada emozionalek gainditzen duten gizakia, `tsunami` emozional bat bizituz, kanporakoitasuna eta ezinikusia erakutsiz erasotuarengan. Pertsona hau bere ekintzengatik errugabetu egiten da eta gainera gizarteak babestu egiten du aitzakia bezala bere balore eta moraltasun falta jarrita.
Erasotuak; ordea, harreman eta lagun gutxi ditu eta horretaz gain, gizarte trebetasun gabezia larriak eta inhibizio eta mendekotasun harremanak ditu. Emozionaliate ezkorra du: beldurra, antsietatea, segurtasun falta… Oso lotsatia da, zaurigarritasun handia adierazten du eta autoestima baxua du, are gehiago erasotua denean.
Irakurle maiteak, norbait erruduntzat hartzekotan gure burua hartu beharko genuke, gai hauek alde batera uzten baititugu beste norbaitek noizbait konponduko dituelakoan.
Hau guztia txikitatik etxean jasotzen den hezkuntza faltaren errua ere bada. Gizarteko erregina den telebistari lotuta, eta liburuak alde batera utzita, kontsumo mezuek eta batez ere biolentziak, gure izatea deuseztatzen dute, horrelako ondorioak ekarriz.
Beraz, irtenbidea hitza dela eta hau haurtzarotik landu behar dela jakinda, zergatik ez lehen bait lehen hasi? Zergaitik ez bukatu txikizio honekin? Hainbat urtetako garapena honetarako? Nik ezetz diot eta zuk?
DBH 4 Langile Ikastola