GIMNASIA erritmikoko eskolarteko txapelketa izango da igandean, A mailakoa. Gimnasta hernaniarrak bertan izango dira, eta txapelketa Astigarragako kiroldegian izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:30etara.
Goizean infantilak
Infantil mailan, goizean, Hernani GEE taldeak 5 uztaiekin hartuko du parte txapelketan; banaka berriz, Maider De las Herasek eta Ane Maciciorrek pilotarekin lehiatuko dute.
Arratsaldean jubenilak
Arratsaldean jubenilen txanda izango da, eta Hernanik taldeka bi uztai eta bi pelotekin hartuko du parte; banaka aldiz, Lara Peman arituko da xingolarekin.