San Joanetako eskaerak egiteko epea bihar bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 12a, 01:00

Kultura sailetik gogorarazi dute elkarteren batek edo San Joanetan ekintzaren bat antolatu nahi badu, eskaera egin behar duela eta bihar bukatuko dela epea. Eskaera orriak udaletxean, kultur etxean edo udaletxeko web orrian eskuratu daitezke. Bete ondoren, udaletxe sarrerako erregistroan aurkeztu behar dira, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!