Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Atsegindegin merkealdiari bukaera emateko azoka izango da. Hernaniko 16 dendek jarriko dituzte postuak, merkealdian saldu ez dituzten joan den denboraldiko produktuekin. Denetarik izango da azokan: jantziak, eskulanak, kirola egiteko materiala eta abar. Egun osoan zehar izango da, musikaz lagunduta, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera umeentzako tailerrak ere izango dira. Etzi, goizeko 10:00etatik iluntzeko 19:00etara, Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!