Iraitz Santakruz hernaniarra kartzelaratzeko agindua eman zuen Eloy Velasco epaileak, atzo, Audientzia Nazionalean ordubetez deklaratu ondoren, ETAri laguntzea leporatuta. Prentsa iturrien arabera, «hainbat ekintza egiteko bere kotxea utzi izana» leporatu dio epaileak. Soto del Realeko espetxera eraman zuten.
Inkomunikatua
Iraitz Santakruz joan den ostegunean atxilotu zuten Hernanin. Geroztik Oiartzungo ertzain-etxean izan dute inkomunikatua. Atzo goizean eraman zuten Madrilera, Audientzia Nazionalera, deklaratzera.
Prentsa iturrien arabera, Santakruzen atxiloketak, egun ba-
tzuk lehenago Villabonan atxilotutako Manex Castro eta Mikel Garmendiarekin zerikusia izango luke. Azken bi horiek kartzelan jarraitzen dute; Castrok inkomunikazio garaian tortutatua izan zela salatu du.
Prentsan esandakoaren arabera, Ertzaintzak beste bi hernaniar atxilotzeko agindua du, ETAren azken atentatuetan parte hartze zuzena izatea leporatuta.
Atzo manifestazioa
Ostegunaz geroztik, manifestazioak egin dira herrian Iraitz Santakruzen atxiloketa salatzeko. Atzo iluntzean ere manifestazioa egin zen Santakruzen atxiloketa eta kartzelaratzea salatzeko.