32 meta Epeletorrekoa baserriaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 12a, 01:00

Epele auzoko Epeletorren jaiotako bizilagun batek orain dela 52 urteko argazkia, 1957koa alegia, ekarri du Kronikara argitaratzeko. Garai hartan hiru bizitza ziren baserrian, eta urte hartan behintzat 32 meta ageri ziren etxe bueltan, belarra eta iratzearekin eginak. Dena eskuz egiten omen zen orduan: segarekin moztu, bildu, gurdiarekin garraiatu eta pilatu. Inguruan eta mendian biltzen zituzten iratze eta belarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!