Tolarea Sagardoaren Kofradiak kide berriak izendatuko ditu igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 12a, 01:00

SAGARDO Naturalaren Kofradiak, Tolareak, Kapitulu berria egingo du igandean. Kapitulu bakoitzean kide berriak izendatzen dituzte eta oraingoan Juanjo Uria Hernaniko alkate izandakoa eta bertsozaleen artean ezaguna, Axen Jimenez sukaldaria, Angel Alvarez Berueteko sagardogilea eta Lucio Urtubi anarkista famatua izango dira. Goizean ongi etorria egingo diete Xalaparta elkartean. Ondoren, Biteriraino joango dira eta izendatze ekitaldia egingo dute. Gero, Larregain sagardotegira joango dira bazkaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!