Igerilari hernaniarrak ezin hobeto aritu ziren otsaila amaieran Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako txapelketan. Seniorretan, Peru Alfaro 1goa izan zen 40m libreetan eta 3garrena 1.500 m libreetan; eta Jon Ander Izuzkiza 1goa izan zen 50m proban, eta 2garren 100m bular estiloan. Promesa kategorian, Ioritz Aldabe 1goa izan zen 800m libreetan eta 3garren 400m libreetan; eta Txomin Mujikak 2garren postua lortu zuen 50m bular estiloan. Junior kategorian, Alazne Egiazabalek 3garren postuak lortu zituen 50m tximeletan eta 50m libreetan; Maitane Danborenea aldiz, 1goa izan zen parte hartutako hiru frogetan, 50m bizkar estiloan, 200m bizkar estiloan eta 100 bizkar estiloan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!