EGUNGO binakako txapeldunek oso gertu dute Eskuz Binakako Txapelketako finalerako pasea. Igandean jokatuko dute finalerdietako azken partidua, Bengoetxea VI eta Belokiren kontra, eta irabaziz gero, final haundian izango dira. Partidu gogorra izatea espero da, bi bikoteek finalean izateko aukera berdinak baitituzte. Donostiako Atano IIIn jokatuko da partidua, 18:00etan hasita; eta sarrerak, www.asegarce.com-en eros daitezke.
Mendizabal ezin hobeto
Finalerdietako bigarren partidua larunbatean jokatu zuten Berasaluze eta Beginoren kontra. Egungo txapeldunek 20-22 irabazi zuten, batez ere Oier Mendizabal ezin hobeto aritu zelako: sendo, defentsan ondo eta lan asko eginda